BESTELAKOAK

Angela Davis-en pentsamendu politikoa euskarara ekarria

Danele Sarriugarte itzultzaileak Angela Davis aktibista estatubatuarraren pentsamendu politikoa itzuli du Emakumeak, arraza eta klasea izenburuko saiakeran. Liburua Elkar eta Jakinek abiatutako Eskafandra bilduma feminista sailaren baitan plazaratu da.

Davisek emakume beltz eta klase sozial baxukoa izateak dakartzan injustiziak eta zapalkuntza jorratzen ditu liburuan. Esklabotza sistema, mugimendu abolizionista eta sufragista, abortua edo etxeko lanak dira aztertzen dituen gaiak.

Hala, saiakeraren kontrazalean biltzen denez, “Gaurko gure errealitatea ulertzeko ez ezik, eraldatzeko tresna ere bada Emakumeak, arraza eta klasea liburua”.

Bestalde, obrak euskarara itzuliko dituen bilduma da Eskafandra bilduma feminista. Eider Rodriguez, Idurre Eskisabel, Anari Alberdi, Amagoia Gurrutxaga, Ainara Lasa, Maialen Lujanbio eta Lorea Agirre dira ekimenaren sortzaileak, Konspiratzea elkarrekin arnasa hartzea delako lelopean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button