artea

Iraganeko mundua

Iraganeko mundua

Gipuzkoa argitara erakusketa paratu dute maiatzaren 21era bitarte, San Telmo Museoan. Ehun argazkitik gora biltzen dituen erakusketan, 1855 eta 1930 urte bitarteko bizimoduak eta Donostiaren eta Gipuzkoaren bilakaera ikus daitezke.

“Museoaren funtsak 15.000 argazki baino gehiago ditu eta hiriko eta lurraldeko funts garrantzitsuenetako bat da, aberatsa prozesu eta tekniken ugaritasunean zein eduki historikoan”.

Erakusketan ikusgai jarri diren argazkiak gehienak originalak dira, eta teknika askotarikoak (kristalak, albuminak, aztetatoak eta zianotipiak, besteak beste), baina irudi bakoitzak “gureak eta gure inguruak iraganean izandakoa” erakusten du eta horrek beste balio ematen dio erakusketari.
Museoaren arabera, bertan ere “hiriaren zabalkundea ikus dezakegu, landa eremua hirigune bilakatzea, industriak turismoari leku uztea, lan eta giza esparruan elkar bizitzeko modu berriak. Argazkigintzaren historiarekin bat egiten duen bilakaera.

Katalogorako Elisa Querejeta komisarioak idatzitako testuan esaten den bezala, “argazki horien alderdirik garrantzitsuenetako batzuk adierazi eta aldarrikatu nahi dira, eta argazkien testuingurua nabarmendu. Nolanahi ere, bereziki azpimarratu beharra dago jatorrizko argazki-dokumentuak direla; horrek balio guztiz aberasgarria eta apartekoa ematen dio erakusketari, eta, gainera, ez dator bat azkenaldian, teknologia digitalean oinarrituta, argazkiei ematen zaien erabilerarekin (izan ere, argazkien jatorrizko osagaiak desitxuratu egiten dira sarritan)”.

Funtsa museoarekin batera sortu zen, 1901. urtean, Donostiako Udalak, Historiaren Akademiaren mendeko Gipuzkoako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordeak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideek egindako argazki-dohaintzari esker.

Gai honetan sakontzeko, San Telmo Museora jo.

Donostia Kultura-k bidalita // 2017-03-21 · 09:00:33

Bidali zure albistea >>