artea

Sei pintura eta argazki erakusketa ikusgai, “Expodistrito” programan

Sei pintura eta argazki erakusketa ikusgai, “Expodistrito” programan

Apirilaren 27ra arte, Bilboko udaltegiek sei pintura eta argazki erakusketa jasoko dituzte, Bilboko Udalaren Expodistrito egitarauaren baitan.

Marrazki eta pintura erakusketak hiru izango dira, eta ondoko artisten margolanekin osatuko dira: Pepa Trueba eta Álvaro Hidalgo; Pilar eta Mari Carmen González Bueno; eta azkenik, Bilbon finkatutako  Abdul Jabbar irakiarra.

Horretaz gainera, argazkigintza ardatz izango duten beste hiru erakusketa izango dira., “naturari, Saharako kanpalekuetako egoerari eta euskal ontziolen bilakaerari buruzkoak”.

Jon Rodríguez Bilbaorena da ontziolen inguruko Arima hondartua erakusketa. “Euskadiko ontzioletan denboran zehar hartutako irudi bilduma da, ontzigintza sektorearen, bertako langileen eguneroko errealitatea erakusteko”.

¿Saharaui? Bai argazki erakusketa, berriz, Munduko Sendagileak erakundeak ondu du, eta, amaitzeko, Pilar Herrero Hierrok paratu du naturari buruzko irudiekin osatutako erakusketa, “modu erabat autodidaktan”.

Erakusketon leku zehatzak, ordutegiak eta bestelako xehetasunak: kulturabarrutik.eus.

Bilboko Udala-k bidalita // 2017-04-05 · 12:42:16

Bidali zure albistea >>