artea

Tabakaleraren egonaldi artistikoen deialdi berria, zabalik

Tabakaleraren egonaldi artistikoen deialdi berria, zabalik

Tabakalerak bere egonaldietan parte hartzeko deialdia zabaldu du; laugarren edizioa, hain justu. Izena emateko epea hil honen 3an ireki zen eta maiatzaren 30era arteko tartea izango da.

Modalitate hauetan dago parte hartzeko aukera: Komisariotza, “bere xedea komisarioei laguntza ematea da 2019ko udazkenean Tabakaleraren erakusketa-aretoetan gauzatuko den erakusketa-proiektu bat garatzek”.

Proiektu artistikoen garapena, “xedea da egonaldi bat eskaintzea arte-proiektuen ekoizpenerako, Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu”.

Ikerketa artistikoa, “xedea da egonaldi bat eskaintzea arte-proiektuen ikerketaren garapenerako, ikerketa arte sorkuntza eta ekoizpenaren prozesuaren fase bat bezala ulertuta

Azkenik, eta laster zabalduko den modalitatea, Ikus-entzunezkoa: “Proposatutako proiektuen garapena lan fase ezberdinetarako izan ahal da: ideiaren garapena, gidoia, ekoizpena, pre/post produkzioa edo edizioa”.

Informazio guztia: tabakalera.eu.

Tabakalera-k bidalita // 2017-04-06 · 09:18:44

Bidali zure albistea >>