artea

“Kultura garaikide baten aztarnak”, Bilbaoarte zentroan

“Kultura garaikide baten aztarnak”, Bilbaoarte zentroan

2016an, Bilbaoarte zentroan bekaduna izan zen Urtzi Ibarguen artistaren Kultura garaikide baten aztarnak erakusketa inauguratu berri dute aipatutako gunean. Artistak egungo gizartean nagusi diren teknologia berriak eta material tradizionalak jarri ditu aurrez aurre.

Erakusketak kultura garaikidearen “fake” antropologiko edo arkeologiko izan nahi du. Hala, teknologia berrien inguruko hausnarketa tarteko, egungo gizartearen abiadura eta gizarteak uneoro bizi dituen aldaketak jorratu nahi ditu.

Horretarako artistak egungo tresnen inguruko irakurketa berri bat proposatu du, material tradizionalen bidez. “Teknikoki, artelanak, fabrikazio digitalen teknikak (software eta 3D inpresorak, laser trenkatzailea edo fresadora), egurra, argizaria, zementua, brontzea edo artilea bezelako ohikoagoak diren materialekin nahastuz sortzen dira”. Hala, “arte prozesu honen emaitza jada anakronikoa sumatzen den kultura garaikide baten aztarnen sorreran datza”.

Urtzi Ibarguenek Arte Ederrak ikasi zituen EHU/UPV eta Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatean Artea eta Oinarri Berrietan Komisario masterra egin zuen.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Bilbaoarte-k bidalita // 2017-04-07 · 12:33:22

Bidali zure albistea >>