MUSIKA

Seiurte, Idolos Del Extrarradio eta Holy Nuns, Errenterian

Errenteriako Oarso Musikaren eskutik, maiatzaren 7an, Seiurte, Idolos Del Extrarradio eta Holy Nuns kontzertuan.

Seiurte-k Jauzia (2006), Lau (2009) edo Atlantida (2012) lanak kaleratu ditu; guztiak, kritika espezializatuak urteko diskorik onenen artean izendatuak. Beti Bilbotik baino Londonetik gertuago, Seiurteren musikaren aberastasuna ezin da musikalki izen soil batekin sailkatu. Askoz gehiago da. 20 urteko ibilbidera gerturatzen, zuzenekoetan urte guzti hauetan ikasitakoa loratzen da, indarra, konfiantza, konplizitatea, egiten denarekiko maitasuna.

Ídolos del Extrarradio Santanderreko laukotea da. Talde honek, urteen poderioz, geroz eta gehiago zorrozten ditu bere abestiak. 10 urte igaro dira lehen lana kaleratu zutenetik: Quién necesita amor teniendo una pistola. “Ibilbide guztian zehar sentimenduen tiobibotik jeitsi ezinda, harrokeriaz espresatuz, azala moztera iristen den doinu finak landuz, Vorágine da beraien azkeneko lana”.

Holy Nuns 2016ko hasieran B-Side taldearen erraustetatik sortutako hirukotea da. Punkrock doinuak dira nagusi beraien abestietan. Disfrutatzeko eta disfrutarazteko gogoz datoz. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button