artea

Alexander Duncan artistaren “Blow “ erakusketa zabalduko dute Bilbon

Alexander Duncan artistaren “Blow “ erakusketa zabalduko dute Bilbon

Bilboko Aldama Fabre galerian, Alexander Duncan artistaren Blow erakusketa izango da ikusgai maiatzaren 25etik aurrera, zabalik izango da uztailaren 29ra arte. Artista horrek Bilbon egiten duen estreinako erakusketa izango da.

Aldama Fabre galeriak iragarri duenez, erakusketa instalazio baten inguruan ardaztuko da, zeinak “eskultura, medio eta obra grafiko berriak” uztartuko dituen, “errealaren eta eraikiaren arteko ezberdintasuna zalantzan jartzeko”.

Hala, artistak objektuen materialtasunean jartzen du bere arreta, bai eta beren hizkuntzaren semantikan ere. “Dunkanentzat, bere esanahitik bereizia izan den objektu inuzente bat bezalakorik ez dago; behin objektua existitzen dela, pertzepzio eta narrazio gertaera bat bihurtzen da”.

Informazio gehiago: aldamafabre.com.

Aldama Fabre galerian-ek bidalita // 2017-05-09 · 12:52:41

Bidali zure albistea >>