artea

“Bilbao Art District” programak makina bat jarduera ondu ditu asteon

“Bilbao Art District” programak makina bat jarduera ondu ditu asteon

Bilbao Art District programaren bosgarren edizioak egitarau oparoa ondu du aurten, Bizkaiko hiriburuko arte-jarduna ezagutarazteko asmoz. Egitasmoak 50 jardueratik gora eta 40 erakusketa biltzen ditu, “topaketak eta elkarrizketak artistekin, arte sorkuntzak denbora errealean eta kalean bertan, tailerrak, bisita gidatuak, etab”.

Esaterako, gaur bertan, Bilboko Itsas Museoaren inguruan dagoen Carola garabian, Alex Duncan artista britainiarrak artelan bat paratuko du. “Berariaz sortutako obra bat da, wake izenburupean; ikus-entzunezko proposamen bat da, eta besteak beste, garabiaren egituran jarritako olana handi bat izango du”. Duncanek, gainera, hitzaldi-solasaldia egingo museoan, 19:00etan, obraren xehetasun guztiak azaltzeko.

Museoaren zelaigunean, halaber, El camino de la Sirga lana izango da ikusgai, Interbentzio Artistikoen Deialdiko irabazlea. “Bilboko Udalak, EHUko Arte Ederren Fakultateak, Aurtenetxea Containers enpresak eta aipatutako museoak deitutako Itsas Museoko Interbentzio Artistikoen Deialdia”.

Egitaruaren xehetasun guztiak: bilbaoartdistrict.com.

“Bilbao Art District” programa-k bidalita // 2017-05-17 · 10:10:58

Bidali zure albistea >>