artea

Kafea, azukrea, tabakoa eta opioa

Kafea, azukrea, tabakoa eta opioa

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia Donostiako Tabakaleran paratutako bizigarrien inguruko erakusketa da. Hala, erakusketak hainbat bizigarri jorratzen ditu, tartean, kafea, azukrea, tabakoa edo opioa.

“XV. mendean bereziki ugaritu ziren (bizigarriak) ozeanoan zeharreko esplorazio bidaiekin abiarazi zen bizigarrien zirkulazioa. Merkantzia truke horiek garai berri bat ekarri zuten, eta ekonomia bizitza kolektiboko funts bihurtu zuten”.

Bada, Tabakalerak bisita-solasaldiak ondu ditu erakusketa hori beste modu batean ikusteko eta ulertzeko. Bihar, hain zuzen, bi bisita-solasaldi izango dira: 18:00etan, gaztelaniaz, eta 19:00etan, euskaraz.

“Arte garaikidearekin harreman zuzena egiteko ibilbideak dira, eta interesa duen edozein pertsonak parte har dezake bertan. Ohiko bisita gidatuaren formatua eta erakusketa ulertzeko moduak gaindi ditzagun, zentzu berriak erantsiz”.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Tabakalera-k bidalita // 2017-05-17 · 12:05:49

Bidali zure albistea >>