BESTELAKOAK

Euskal Herria Museoan “Hezurretan Idatzia” erakusketa ikusgai

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskal Herria Museoan  Hezurretan idatzia erakusketa dago ikusgai. Erakusketa honek “antropologia fisikoak gure historiaren eraikuntzari egindako ekarpena” erakustea du helburu.  Euskal Herrian aurkitutako giza aztarna zaharrenak egongo dira ikusgai apirilaren 3ra arte.

Erakusketak bi zati propio ditu: lehenengoak, “antzinako gizarteak ezagutzeko ikerkuntza metodo bezala erakusten digu antropologia;  sexua, adina, elikadura, gaixotasunak edota ADNaren azterketatik eratorritako beste aspektu batzuk zehazten dituen zientzia gisa alegia”. Bigarrenak berriz, Euskal Herrian egindako ikerkuntza antropologikoen “balantze kritiko bat burutzen du, XIX.mendeko lehen analistetatik hasi, J.M Barandiaran, E. Eguren eta T. Aranzadiren lanetatik pasatu eta gaur arte”.

Badirudi Euskal Herria orain dela 300.000 urte populatu zela, “Behe Paleolitoan. Informazio hau, koba batzuetan (Artazu, Arlanpe…) edota bizileku zituzten aire zabaleko aztarnategietan (Irikaitz, Mendieta…) aurkitutako zeharkako hondakinei esker ezagutzen dugu. Gehienbat, ehizatutako animalien eta bildutako landareen aztarnak eta erakusketan ikusgai dauden harrizko tresnak izango dira”.

Baina giza hezurren hondarrak zerbait modernoagoak dira;  “Arrasateko Lezetxiki kobazuloan aurkitu ziren eta 164.000 urteko antzinatasuna dute gutxienez”. Euskal Herriko lehen Homo Sapiensak berriz, Gipuzkoako Aitzbitarte eta Erralla kobetan aurkitu dira, 20.000 eta 11.000 urteko antzinatasunekoak hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button