artea

Haur, gazte eta helduak muralak pintatzera

Haur, gazte eta helduak muralak pintatzera

Gaurtik igandera bitarte, Pintura eta interbentzioak izeneko jardunaldiak egingo dira Bilboko YIMBY gunean. Jardunaldiok YIMBYk eta EHU/UPVko Arte Ederretako Fakultateak ondu dituzte elkarlanean.

Hala, hiru artista gaztek bi mural egingo dituzte: Ander Duarte (Muskiz), Mikel Erkiaga (Bilbao)  eta Liesbeth Montoya (La Laguna, Tenerife). Horretaz gainera, hiru tailer egingo dira: 8 eta 12 urte bitartekoentzat; 12 eta 16 urte bitartekoentzat, eta azkenik, helduentzat.  Tailerrok aipatutako hiri artistek zuzenduko dituzte.

Era berean, larunbatean, AmiArte elkartearekin lankidetzan, Bilboko Ercilla kalean, jarduera artistiko-solidarioak egingo dituzte:  sormen-tailerrak , koadernatze-tailerrak, pintura-inprimatzea, testuak, poemak…

Informazio gehiago: yimbybilbao.com.

VK Komunikazioa-k bidalita // 2017-05-18 · 12:45:28

Bidali zure albistea >>