BERTSOTAN

Xabi Payak eta Patxi Gallegok “Nork” izeneko komikia aurkeztu dute

Gaur, azaroaren 24an, 10:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Xabi Payak eta Patxi Gallegok Nork izeneko komikia aurkeztu dute. Lan honek Bertsolari aldizkariaren 100. ale berezia osatuko du.

Komikiak istorio itzela kontatu nahi digu. 2013ko Finala, BECen, deskarga elektriko batek ziplo utzi du Andoni Egaña, bere bosgarren txapela buruan azken agurra abesteko mikroari heldu dionean. Ertzaintzaren lehen peskizen arabera ez da istripu bat izan, eta susmagarrien zerrenda luzea da: gainerako zazpi finalistak, bertsolarien arrakastari inbidia beltza dioten euskal idazleak, Hitzetik Hortzeraren audientziekin lehiatu ezinean dabilen El conquistador del fin del mundo-ko kideak, bertso eskolen erruz Gabon Gauean koplak baino jasotzen ez dituzten Olentzero eta Mari Domingin…”

Komiki dibertigarrian, errealitatea eta fikzioa maisuki nahastu ditu Xabi Paya eta Patxi Gallego bikoteak. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button