ESZENA

“Atalak XVII” dantza ikuskizuna, Donostian

Dantzaz Konpainiak Atalak XVII izeneko ikuskizuna taularatuko du ekainaren 6an Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan, 21:00etan. Emanaldi horrekin  ikasturte honetako DantzaKlub zikloa amaituko da.

Ikuskizunak ingurune urbanoak aldarrikatzen ditu, ikus-entzuleen topaketarako gune gisa. Horretaz gainera, dantza tradizionala hiri espazioetara eraman nahi ditu Dantzaz Konpainiak, ikuskizun horren bitartez.

Hala, dantzariek hiri adierazpideetatik eta hip-hop kulturatik abiatuta, dantza garaikideko ikuskizuna aurkeztuko dute. Emanaldiaren aurretik, hip-hop talde bat arituko da.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: Dantzaz Konpainia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button