BESTELAKOAK

“Dantza Plazetan” zikloan 50 erromeria, dantza erakustaldi eta kalejira

Bilboko Udalak Dantza Plazetan ekimena antolatu du urte osorako, “erromeria tradizionalen, dantza erakustaldien eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko xedez”.

Urte osoan zehar Deustuko, Ibaiondoko, Begoñako eta Basurtu-Zorrotzako Barrutietan ekitaldietan zortzi dantza talde arituko dira: Salbatzaile Dantza Taldea, Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Ibai-Arte, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Mikeldi, Goiko Alde, Beti Jai Alai, Deustuko Folklore Taldea, eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.

Otsailean, bi erromeria daude programatuta, 3an, Deustuko San Pedro Plazan eta 24an, Santiagoko Plazatxoan; horrez gain, Bihotz Alai Folklore Dantza Taldeak erakustaldia eskainiko du San Felizisimon, otsailaren 4an, eta Ondalan taldeak bi kalejira egingo ditu, erraldoiekin, San Inazion eta Deustun, otsailaren 3an eta 4an, hurrenez hurren. Otsaileko programazioa, Gaztedi Dantzari Taldeko umeen eta helduen taldeen kalejirarekin eta ikuskizun ibiltariarekin osatuko da, otsailaren 17an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Santutxuko hainbat lekutan. Egun horretan bertan, 17:00etatik aurrera, Beti Jai Alai, taldearen eskutik, Basurtuko Barrutiko hainbat kale hartuko dituen erromeria eta Lantzeko inauteria ospatuko dira.

Aurten ere Larrain Dantzaz gozatu ahal izango da Areatzan, ekainaren 9an, larunbatean, egingo den zortzigarren edizioarekin.

Erromerien, erakustaldien eta kalejiren egutegi osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button