ESZENA

Getxoko “Arte Eszenikoen Jardunaldiak” hil honetan

Orain arte Getxoko Antzerki Jardunaldiak antolatzen ziren, baina aurten beste eszena-modalitate batzuk (dantza, zirkua eta diziplina anitzeko generoak) integratuko dira eta ondorioz, hemendik aurrera Arte Eszenikoen Jardunaldiak antolatuko dituzte bertan.

Hala, urriaren 9tik 25era, egitarau anitza programatu dute kostaldeko herrian. Hamabost  ikuskizun proposatuko dira, helduek zein haurrek goza dezaten.

Diogun bezala asteburu luze honetan abiatuko da ekimena, Denis Santacana dantza konpainiak burutuko duen Sharing Home lanarekin. Urriaren 9an izango da lehen hitzordu hau, 20:00etan, Muxikebarrin (Ereaga aretoa). Sharing Home proiektua testu, koreografia, eta bideo sormenaren arteko sorkuntza da. Ekimen horretan “hiru diziplina horiek eskaintzen dituzten aukera dramatiko zein teknikoak arretaz elkartuko dira transmititu nahi diren ideia eta mezuen sare fina ehundu ahal izateko”.

Asteburu osoko hitzorduak honakoak dituzue: urriaren 10ean, Circo Chosco taldearen Indartsuak eta  Anita Maravillas taldearen Cottondarrak obrak. Eta urriaren 11n, Mugmus Laborategiaren Esku harriak: Oteizaren (h)aria, eta Markeliñeren Julietas, Romeo Circo obrak.

Datozen asteetarako programatu diren ikuskizunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button