LITERATURA

"Hegats" argitalpenaren ale berriak Kurdistan du ardatz

Kurdistan ardatz duen Hegats (EIE) argitalpenaren 46. alean Urtzi Urrutikoetxea kazetariak hainbat idazki bildu ditu. Tartean, Helim Yusiv ROJTV telebistako literatura programako arduraduna eta Berivam Dosky PEN kurduko idazkari elkarrizketatu ditu. Horrez gain, literatura kurduan murgiltzeko hurbilpena idatzi du eta literatura horretako lan batzuk ere aukeratu ditu Literatura kurdua: harribitxi batzuk titulupean.

Urrutikoetxearen testuak ez ezik, Ander Iturriozen, Manuel Martorellen eta Karlos Zurutuzaren lanak ere irakur daitezke.

Urtzi Urrutikoetxeak hautatu dituen lanen artean Seyide Qaji, Sey Qaji izenez ezaguna zen autorearen olerki bat txertatu dugu ondoren. Idazle kurdua 1871 urtean jaio Ciwarik herrian eta 1936 hil zen Dersimen. Poesia liriko eta abertzalea egin zituen.

Hortxe dago udaberria

Hortxe dago udaberria
Harkaitzen azpian,
Zuhaitzen azpian
neskatxa gazteak pozik daude
mendiak daude haien gainetik,
eta han gizon gazteak pozik daude.
Harkaitzen azpian
Atso zaharrak pozez daude
baina horiek guztiek itzaletan daukate
ezkongaien benetako poza

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button