bertsotan

Busturialdea garaile, Bertsolari gazteen BBK sariketan

Busturialdea garaile, Bertsolari gazteen BBK sariketan

Busturialdea eta Uribe Kosta taldeak aritu ziren bertsotan iragan ostiralean, Bilboko BBK Salan, eta Busturialdea atera zen garaile; Busturialdeak 380.50 puntu lortu zituen; Uribe Kostak, berriz, 359.50. BBK Sariketaren 25. edizioa izan da aurtengoa.

Bertsolari gazte hauek aritu ziren lehian: Busturialdekoak, 18 urtera artekoak, Julen Karrion, Peio Gerrikaetxebarria eta Beñat Bilbao, eta 24 urtera artekoak: Ibai Amillategi, Mikel Retolaza eta Lurdes Ondaro. Uribe Kostakoak, ostera, 18 urtera artekoak,  Irene Ezkurra, Aritz Landeta eta Unai Mendiburu, eta 24 urtera artekoa, Inazio Vidal, Kerman Diaz eta Paule Loizaga.

Horretaz gainera, eta txapelketaren XXV. urteurrena ospatze aldera, lehiaketako lehen edizioko finalista Iratxe Ibarra markinarrak bertso batzuk botako zituen lehiaketan izandako esperientzia kontatzeko.

Informazio gehiago: bertsozale.eus.

Bertsozale Elkartea-k bidalita // 2017-04-03 · 11:56:21

Bidali zure albistea >>