bertsotan

Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketa martxan da

Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketa martxan da

Baztan-Bidasoako XXX. Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik da; maiatzaren 19ra arte aurkeztu ahalko dira lanak. Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzako ekimena da.

Berako Kultur Etxearen Arabera, “euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria”.

Partaideak lau kategoriatan lehiatuko dira: A maila, 10 urte arteko haurrak; B maila, 11 urtetik 14 urte arteko gazteak; C maila, 15 urtetik 18 urte arteko gazteak, eta, azkenik, D maila, 18 urtetik gorakoak.

Informazio gehiago: bera.eus.

Berako Kultur Etxea-k bidalita // 2017-04-06 · 10:18:18

Bidali zure albistea >>