bertsotan

Julio Soto garaile, Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Julio Soto garaile, Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Julio Soto da Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldun berria, iragan asteburuan finala egin eta gero. Sotok 925,5 lortu zituen, eta Eneko Lazkozek 906,5; hortaz, Sotok laugarrenez jantzi du txapela.

Bertsozale webgunearen arabera, “finalaren lehen zatia bukatuta, Eneko Lazkozek eta Julio Sotok lortu dute puntu gehien, eta biak pasa dira buruz burukora jokatzea. Binakako bi ariketa eta kartzelako lana egin ostean bukatu da saio puntuagarria, eta orduan jakinarazi du aurkezleak epaimahaiaren epaia: Julio Sotok lortu du puntu gehien, 925,5, eta horrenbestez, bera da 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna”.

Hala, 89 urteko bertsolari Luzia Goñiren eskutik jaso zuen Sotok bere laugarren txapela.

Horrekin batera, 2017ko udazkenean hasiko den Bertsolari Txapelketa Nagusirako nafar ordezkariak ere atera dira final horretatik; lehen bost sailkatuak, hain zuzen: Julio Soto, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes Itturri, Aimar Karrika eta Xabier Maia.

Informazio gehiagoa: bertsozale.eus.

Bertsozale Elkartea-k bidalita // 2017-04-10 · 11:15:59

Bidali zure albistea >>