MUSIKA

“Txitxarroa eta atuna” umeentzako diskoa kalean da

Jabier Muguruza musikari eta konpositore irundarrak haurrei zuzendutako Txitxarroa eta atuna disko berria kaleratu du. kanta horietako letrak Leire Bilbao idazle ezagunarenak dira. Grabaketa, iaz burutu zen, Donostiako Mamusik estudioan, luxuzko banda batekin: Mikel Azpiroz (Rhodes pianoa), Jean Marie Ecay (gitarra elektrikoak) eta Karlos Arancegui (perkusioak). Ahotsak Nieves Arilla eta Jabier Muguruzarenak dira, eta azkenaren akordeoia ez da falta.

Jabier Muguruzaren ibilbide artistikoa, bai literaturan baita musikan ere, umeentzako lanetatik abiatu zen. Haur-musikan Ja, ja izeneko diskoa izan zen lehena Euskal Herriko umeen artean oihartzun handia izan zuen obra. 2005ean, Mara-mara diskak zigilua sortu zuen irundarrak, haurrentzako obrak argitaratzeko asmoz, eta urte hartan bertan Nire gorputza izeneko diskoa kaleratu zuen, Juan Kruz Igerabideren hainbat poematan oinarritua. 2016an, berriz, Harriaren hiztegia grabatu zuen, Bernardo Atxagak proiekturako propio idatzitako testuekin. Handik lau urtera, 2020an, Oker (txakurra da) kaleratu zuen. Iñaki Irazuren hitzak eta Jabierren doinuak bildu ziren hartan. Eta 2021ean, Dodoa izeneko lana sortu zuen Muguruzak, Iñigo Astiz poetaren hitzetan oinarrituta.

Egileak dio “2005ean, Mara-mara diskak sortu nuenetik, helburu jakin bat izan dut: haurrei, banan-banan hartuta, opariak egitea. Haurra hauskorra da, berez, eta nik hitzez eta musikaz egindako opariak egin nahi izan dizkiot ume hauskor horri”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button