musika

Perlak, Suzy & Las Cuatro eta Sumision City Blues, Urretxuko “Poligrafo Fest” jaialdian

Perlak, Suzy & Las Cuatro eta Sumision City Blues, Urretxuko “Poligrafo Fest” jaialdian

Apirilaren 22an, Urretxuko Gernikako Arbola Enparantzan, Poligrafo Fest jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute. Zarraparra Kolektiboak eta Motz Tabernak ondu dute jaialdia.

Musika-festa 13:00etan hasiko da Zarauzko Perlak post-punk taldearen emanaldiarekin. Gipuzkoarrek Itzalak diskoa aurkeztuko dute. Kontzertuaren ostean, herri-bazkaria izango da.

Iluntzean, 20:00etatik aurrera, lau talde arituko dira: Joao Tomba (rock bakarlaria, Galizia), Suzy & Las Cuatro (punk rock melodikoa, Bartzelona), Los Zopilotes Txirriados (mariachi, corrido eta tex mex, Iruñea) eta Sumision City Blues (rock blueszalea, Gasteiz).

Nontzeberri-k bidalita // 2017-04-06 · 09:38:29

Bidali zure albistea >>