musika

Big OK eta RRUCCULLA taldeek Bilbon joko dute

Big OK eta RRUCCULLA taldeek Bilbon joko dute

ZA! taldeko kide Eduren egitasmo berria da Big OK, zeina Manos de Topo taldeko Fuster eta Sararekin osatzen den. Taldeak apirilaren 12an joko Bilboko Shake! aretoan, 20:00etatik aurrera.

Big OK bandarekin batera, Barakaldoko RRUCCULLA izango da; hau da, Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren Beste Joerak ataleko irabazlea.

Cuatrobarbas bulegoaren arabera, Big OK “emaitza astraleko ospakizuna” da. Hirukoteak gitarra eta baxua, biolina eta bateria jotzen du; ZA! taldeko bateria-jotzailea, hain zuzen.Hiru musikariek Glándula izenburuko lana aurkeztuko du. “Pop arima zertzelada mexikarrekin eta grunge ukituekin, erabateko askatasuna”.

RRUCCULLA, bestalde, 22 urteko Izaskun barakaldarra da. Musika askea jotzen du, esperimentala, free jazz kutsukoa, sampler-en laguntzaz. “Eklektikoa, gaztea eta DIY filosofiaren jarraitzaile sutsua; oso urrun iritsiko den musikaria”.

Cuatrobarbas bulegoa-k bidalita // 2017-04-06 · 10:02:00

Bidali zure albistea >>