IKUS-ENTZUN

“Punto de Vista” jaialdiak sariak banatu ditu

Iruñean ospatzen den Punto de Vista zine jaialdia amaitu egin da, eta bere sariak banatu ditu. Film Onenaren Sari Nagusia, 10.000 eurorekin, The Works and Days (of Tayoko Shiojiri in the Shiotani Basin), C.W. Winter eta Anders Edström-entzat izan da. Epaimahaiak nabarmendu duenez, film monumentala da, baina oso apala.
Zuzendari Onenaren Jean Vigo saria, 5.000 eurorekin, Morgan Quaintance-ren Surviving you, always filmarentzat izan da. Epaimahaiak azpimarratu duenez, lan hau “elementu desberdin ugari biltzen dituen filma da, misteriotsu eta guztiz berezia, paraleloan doazen argazkietan, zeluloidean, musikan eta bi testuetan oinarritzen dena”.
Film labur Onenaren saria, 3.000 eurorekin, Jayne Parker-en Amaryllis – A study filmari eman zaio.

Bestelako sari bereziak honakoak izan dira: Publikoaren Sari Berezia Film Onenari, 1.650 eurorekin, Jorge Moneo Quintanaren In Ictu Oculi (begiak hesteko artean) filmarentzat da.
Gazteen Saria Film Onenari, 1.500 eurorekin, Mouaad el Salmen-en This Day Won’t Last filmarentzat  izan da. Epaimahaiak lan hau aukeratu du “bere zintzotasunagatik eta baliabide gutxirekin asko lortu duelako”.
Epaimahaiaren aipamen berezia (film onenaren kategorian) Pablo Álvarez-en Mesaren Bicentenario filmari egokitu zaio. Epaimahaiaren ustez, lan hau “bidaia espazial eta espiritual argitsua” da.
Epaimahaiaren aipamen berezia Simon Liu-ren Signal 8 filmarentzat izan da, “Hong Kongeko zeluloidezko ikuspen distiratsu bat”.

Bestalde, X Films 2021 Proiektuaren deialdiko epaimahaiak Irati Gorostidiren San Simón 62 proposamenari ematea erabaki du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button