musika

Hara! taldearen “Adikzioak, minak eta desirak”

Hara! taldearen “Adikzioak, minak eta desirak”

Ondarroako Hara! rock bandak Adikzioak, monak eta desirak (Baga Biga) izenburuko estreinako lana aurkeztu du gaur goizean, Bilbon. Diskoak estilo gogorrei lotutako zazpi kantu biltzen ditu.

Ritxi Aizpuru Baga Biga diskoetxeko kidearen aburuz, “rock itxura sakona, askotan zikina, gogorra eta latza”. Halere, melodiak ere loratzen dira sarritan. “Musika gihar indartsu eta lodi, baina aterpe eta salbazioa pop ukituetan ere aurkituko du”. Izan ere, zazpi doinuon “kontrapuntua” pop kutsuko melodietan dago; ahots-melodietan, hain justu.

Hala, grabazioan, metal, grunge, stoner, hard-rock edo hardcore zertzeladak nabaritzen dira, “batzuetan Berri, Dut, STP, Kuraia”.

Hirukote ondarrutarrak 2016ko urrian grabatu du diskoa, Mutrikuko AME Estudioetan, Axular Arizmendi teknikariaren zuzendaritzapean. Masterizazioa, berriz, Estanis Elorzak egin du, Doctor Donostiako Master estudioetan. Estudiotik, gainera, hainbat kolaboratzaile pasatu dira: Keu Agirretxe, Juan Sangre (Governors) eta Garoa Arizmendi, besteak beste.

Hara! 2016ko martxoan eratu zuten Gorka Ruiz Epi (bateria), Julen de Diego (baxua) eta Jon Kirruk. Eskarmentu handiko musikariak dira, hainbat taldetan aritutakoak baitira: Keike, Xarma…

Baga Biga-k bidalita // 2017-04-06 · 12:42:20

Bidali zure albistea >>