IKUS-ENTZUN

X Films etxearen 50. urteurrena

Duela 50 urte X Films ekoiztetxea eratu zen eta garai hartako zinemagile gazte asko bere inguruan bildu ziren lehen filmak egiteko, hala nola Jorge Grau, José Luis Garci, Pío Caro Baroja, Gabriel Blanco edo Angelino Fons.

Orain, XX. mendeko 60ko hamarkadan eta 70eko hamarkadaren lehen urteetan filmaturiko film labur eta luze batzuk ezagutzera eman ahal izateko, Nafarroako Filmotekak ziklo bat antolatu du Nafarroako Unibertsitatearekin batera.

Lehen filmak urriaren 4an, ostiralean, pantailaratuko dira.
Hauek dira tituluak: Nestor Basterretxearen Operación H (1963) film laburra eta X Films. Breve historia de un mecenazgo (2013) film luzea, José Luis Pimoulier-ek zuzendua.
Urriaren 11n, bost film labur pantailaratuko dira: La edad de la piedra (1965), El país vasco (1966), Gente de boina (1973), Homenaje a Tarzán: la cazadora inconsciente (1973) eta Llámame Lola (1978).

Hurrengo astean, urriaren 18an, Garabatos (1964), Labelecialalacio (1973), A flor de piel (1975), Mi Marilyn (1975), Tiempo de gente acobardada (1976) eta Miss Elecciones (1978).
Zikloaren azken zatia X Films etxeko bi pelikula komertzialari eskaini zaie, biak ere Jorge Grauk zuzenduak: Acteón (1965), urriaren 25an, ostiralean, eta Chicas de club (1971), urriaren 31n.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button