musika

“Basque Fest Rock City” jaialdiak Bilboko Aste Santua kiskaliko du

“Basque Fest Rock City” jaialdiak Bilboko Aste Santua kiskaliko du

Asteazkenetik larunbatera bitarte, lau kontzertu biltzen dituen Basque Fest Rock City jaialdia egingo da Bilboko Kafe Antzokian. Asteazkenean, hain zuzen, Grande Days eta Leun taldeak arituko dira oholtzan.

Ostegunean, hard rock klasikoaren zaleek ezinbesteko hitzordua dute, Last Fair Deal eta Highlights talde bizkaitarrek haien riff gitarra boteretsuak haizatuko baitituzte.

Ostiralean, country, rhythm and blues, mambo, rumba eta antzeko estilo zaharrak entzungo dira Mud Candies eta The Limboos taldeen eskutik. Kontzertu hori amaituta, goiko solairuan, festarako gunea izango da, Lazybone Ramblers taldeak joko baitu. Disko jartzaileak ere izango dira: The Limboos DJs eta Chulina Diablo DJ.

Azkenik, larunbatean, Madrilgo Sex Museum eta Iparraldeko The Lookers taldeek joko dute. Madrilgo Malasaña auzo rockzalean eratu zen duela 30 urte Sex Museum talde ezaguna. Garage-rock estiloko banda lez sortu bazen ere, hiru hamarkadako ibilbidean askotariko estiloak jorratu ditu, betiere, rockaren unibertso zabalaren baitan.

Nontzeberri-k bidalita // 2017-04-10 · 13:06:01

Bidali zure albistea >>