IKUS-ENTZUN

Konfinamenduaren garaian jorraturiko filmak

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Itxitik proiektuaren barruan dauden zazpi film laburrak pantailaratuko ditu gaur, azaroaren 17an, 20:00etan. Film labur horiek Zineuskadik 2020an COVID-19ak ekarritako konfinamenduaren gaia jorratzeko abian jarri zuen deialdiari esker filmatu ziren.

Itxitik programan aurkeztutako filmetatik bik (Vatios, David Pérez Sañudok zuzendua eta Kinka, Maider Oleagak zuzendua) Sail Ofizialean-Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa parte hartuko dute, eta gainerako bostak honakoak dituzue: Etxean (Mikel Rueda, 2021), Hikikomori (Borja Crespo, 2021), Los días que (nunca) fueron (Kevin Iglesias eta Pedro Rivero, 2021); Serendipia (Iban del Campo, 2021), eta Tartea (Imanol López de Segura, 2021).

Gaur pantailaratuko diren film guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button