musika

Atom Rhumbak disko berria plazaratuko du uda ostean

Atom Rhumbak disko berria plazaratuko du uda ostean

Atom Rhumba, zingirako piztia, bueltan da berriro ere. Lokatzetik atera eta ja oholtzak kiskaltzen ari da. Oraingoan hauexek dira munstroa osatzen duten organoak: Rober! (taldeburu, gitarra eta ahotsa), Joseba Irazoki (gitarra ), Felix Buff (bateria), Jaime Nieto (baxua) eta Iñigo Cabezafuego (teklak eta perkusioak).

Bandak iragarri duenez, “taldea GUZTIA da. Gizabanakoa ez. Atom Rhumbak bizirauten du, sortutako orbanak gorabehera. Sekula ez du amorerik eman, ez esparru artistikoan, ez negozio musikal zikinean”.

Premisa horretatik abiatuta, aurreko asteburuan taldearen lan berria izango denaren aurreko ekoizpena burutu zuten. Diskoa ekainean grabatuko dute, Kaki Arkarazoren gidaritzapean, eta uda ostean argitaratuko da.

Kontzertuen harira, gaur bertan, Donostiako Ze Premikin jaialdian parte hartuko dute. Ekainaren 22an, Sevillan izango dira eta 26an, Madrilgo Getmad Festival jaialdian joko dute. Azkenik, uztailaren 1ean, A Coruña hiria bisitatuko dute.

“Eszenatokira ahalik eta ederren atera behar da. Bizarra ondo eginda, zapatekin eta alkandorarekin. Maxima horrek egundoko lerdokeria dirudi, baina ez da horrenbesterako, zure herrixka madarikatua errausten dutenean”.

Atom Rhumba-k bidalita // 2017-04-12 · 09:59:16

Bidali zure albistea >>