MUSIKA

“Espazio soinudunak” izeneko denboraldi musikala

Bilboko Musika Bandak 2022-2023ko udazken/neguko denboraldia, Espazio soinudunak izenekoa, aurkeztu du. Irailaren 9an hasiko da Azkuna Zentroan eta 2023ko apirilaren 28an amaituko da Bilboko J.C. de Arriaga Kontserbatorioan, eta guztira 16 kontzertu izango dira Azkuna Zentroan, Euskalduna Jauregian, Bilboko J.C. de Arriaga Kontserbatorioan, eta Enkarnazio Elizan.

Bilboko Udal Bandak “oroitzapenekiko lotura sentsoriala izan nahi du, eta, aldi berean, espazio berriak, leku ezezagun berriak deskubritzera eramango nahi du publikoa, gehiago ikasteko, gehiago izaten laguntzeko. (…) Publikoak lagunduta, programa bakoitzean, entzuleak hunkituko dituzten espazio soinudunak partekatuko dira, bizipen errepikaezinak bizitzeko aukera emango duten melodiak.”

Bandak makina bat obra interpretatuko ditu, horietatik 4 estreinaldiak izango dira, 3 absolutuak, eta bat Europa mailakoa.
2022-2023 denboraldiko lehenengo kontzertua Azkuna Zentroko Kulturen Atarian izango da, irailaren 9an, 19:00etatik aurrera. Isilarazitako oroitzapenak lelopean, programari izena ematen dion Mª José Belenguerren obra baten erabateko estreinaldiaz gozatu ahal izango du zaleak. Geroago, Argi eta iluntasun-espazioak kontzertua etorriko da.

Urrian, Bilboko Udal Musika Bandak Euskalduna Jauregiko kontzertu-zikloari ekingo dio, eta 11 kontzertu eskainiko ditu guztira, tartean, Carmina Burana, Egunsentiaren zurrumurrua, Bizi-eskuak… , E Jazz & +, Jazzarekin topaketak, eta abar.

Eguberriak baino lehen Gabonetako Kontzertua antolatu da, eta gero, 2023ko lehenengo kontzertua, Irudi entzungarriak, urtarrilaren 22an izango da Euskalduna Jauregian. Horren ostean, kontzertu multzo ederraz gozatzeko aukera egongo da apirilera arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button