musika

Johnny Casino australiarrak “Time and Time Again” diskoa aurkeztuko du bihar Donostian

Johnny Casino australiarrak “Time and Time Again” diskoa aurkeztuko du bihar Donostian

Johnny Casino musikari australiarrak Donostiako Le Bukowski klubean izango da bihar, 20:00etatik aurrera. Casinorekin batera, Petti nafarra izango da.

Casinok Time and Time Again (Folc) lana aurkeztuko du. Australiarrak Asteroid B-612 kultuzko high-energy taldean eman zituen lehenengo urratsak, 1990eko hamarkadaren hasieran. Harrezkeroztik, hainbat proiektu abiatu ditu: Egos (The Onyas, Cosmic Psychos eta The Meanies taldeetako musikariekin), Johnny Casino And The Secrets…

Musikariaren hitzetan, “nire ideia musika zintzoa eta grinatsua grabatzea da, hau da, bihotzetik eta kaletik ateratzen diren kantuak, kanpoan nagoenean jotzen, kantuok bere habitat naturalean bizitzen eta arnasten senti ditzan”.

Nontzeberri-k bidalita // 2017-05-18 · 09:34:30

Bidali zure albistea >>