ESZENA

Asvinenea Elkarte Kulturalak Poltsikoko Antzerki Lehiaketa abiatu du

Asvineneak helburu hauek hartu ditu kontuan deialdia egiterakoan: formato txikiko ikuskizunen sustapena eta zabaltzea; teknika eszenikoen ikerketa; balore berrien formakuntza; kultur trukerako espazioen sortze eta gestioa eta beste elkarteekin kolaboratzea.

Lehiakideek 2010ko martxoaren 12a baino lehen eman beharko dute izena. Izena emateko beharrezkoak dira: testuaren kopia edo obraren sinopsia, piezaren titulua eta parte-hartzaileen izen artistikoa; parte-hartzaileen datu pertsonalak; harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat, eta piezaren behar teknikoak. Inskripzioa betetzeko parte-hartzaileek parte-hartze orria bete beharko dute.
Profesional zein amateurrek hartu dezakete parte eta Antzerki Piezok originalak izan behar dute, iraupena, 8 minutuz gorakoa eta 15 minutuz beherakoa. Piezako kide kopurua, gaia eta teknika libreak izango dira.

Lehiaketa 7 galatan garatuko da, eta finala, maiatzaren 28an izango da, 22:30ean.
Asvinenea Saria Poltsikoko Antzerki Pieza hoberenari 1000 € emango zaizkio eta Publikoaren botoaren arabera 500 € hartuko du saridunak.

Informazio osagarri hemen duzue.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button