MUSIKA

“MusEkintza” jaialdiak poesia, musika eta dantza uztartuko ditu ostiralean

MusEkintza jaialdiaren barruan, larunbatean, eta El Pobal Burdinolan, poesia, musika eta dantza uztartzen dituen ekitaldi bat antolatu da. Museoak eta arte eszenikoak uztartzen dituen ekimen honek bi saio eskaintzen ditu, 13:00etan eta 16:30ean.

El Pobal Burdinolak bisita gidatua hartuko du “musikaren eta dantzaren bidez, Oreka TX taldearen eskutik, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariekin eta Iñigo Egiarekin (perkusioa). Zurak, urak, harriak eta burdinak eskaintzen dituzten erritmo eta harmoniekin jolastuko dira musikariak, eta horri Janire Etxaberen aire-dantzaren irudi ikusgarriak gehituko zaizkio, ikusizko eta espazioko kontrapuntu gisa”.
Modu bitxi eta erakargarri horretan, museo horretara hurbiltzen diren pertsonek Burdinolaren interpretazioa egin ahal izango dute musikaren eta dantzaren bidez, naturak eta inguruak proposatzen dituen elementu organikoetatik abiatuta.

Bizkiko Foru Diputazioak antolaturiko MusEkintza jaialdiak ikuskizunak eskaintzen ditu hileko azken larunbatetan, honako museotan: Balmasedako Encartada La Fabrika Museoa, Muskizko El Pobal Burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Muñatones Gaztelua.

MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button