BERTSOTAN

Zornotzan bertso-jaialdia

Zornotzako Kultura eta Euskera Zerbitzurako Herri Erakundeak antolatuta, gaur gauean, 21:00etan, Zornotzako Plazan, Julio Soto, Igor Elortza, Oihana Bartra eta Iker Zubeldia arituko dira bertsotan.

Eguerdian, Ituren herriko jaietako programaren barruan, bertso-bazkaria egingo dute Agin Laburu Rezola eta Iban Urdangarin bertsolariek.

Aian ere gauza bera egingo dute asteazkenean Sebastian Lizaso, Xabi Paya, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña laukoteak. Bertan ere jaiak dira eta.

Egun horretan, Baionako jaien hasiera izango da, eta Udaletxeko balkoitik Xumai Murua bertso bereziak botako ditu.

Bestelako hitzorduak hemen begiratu: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button