MUSIKA

Rock eztanda Beasaingo Jazpana jaialdian

Beasainen egin ohi den Jazpana rock jaialdiak makina bat talde eta jarduera bilduko ditu urriaren 28tik 31ra bitarte. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da eta dagoeneko makina bat talderen parte hartzea konfirmatu dute.

Taldeen zerrenda oparoa eta interesgarria da, batez ere rock independentearen jarraitzaileentzat, El Columpio Asesino (Nafarroa); La Celula Durmiente (Katalunia); Atom Rhumba (Bizakaia-Nafarroa); Los Tiki Phantoms (Katalunia); Guadalupe Plata (Andaluzia); Willis Drummond (Lapurdi) eta Ainara LeGardon (Euskal Herria eta Madril), besteak beste. Dena dela, oraindik ez dute egitaraua erabat zehaztu, beraz, beste talde batzuk ere gehituko dira kartel potente horretara.

Musikaz ez ezik, bestelako jarduerez gozatzeko aukera ere izango da Jazpanan; tartean, skate txapelketaz, film laburren proiekzioaz, argazki rallyaz edo 3×3 saskibaloi txapelketaz.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “Zatozte Ruralismo Postmodernora!”. Ekimenarekin loturiko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button