ESZENA

Norbait izan beharraz

Khea Ziater konpainiaren Winona & Grace antzezlana 2022ko martxoan estreinatu zen, eta Euskal Herriko hainbat antzokitan antzeztu ondoren, agur esateko ordua iritsi zaio. Azken emanaldi horien artean, urriaren 27an eta 28an, Pabellón 6 aretoan, ikusi ahalko duzue.

Antzezlanak aktore izatearen nahiaz eta hori lortzeaz hitz egiten digu. “Zer izan nahi dugu? galdera egitetik Nor gara? galdetzera igaroko dira. Helduak izateaz, hautsitako ametsez, etsipenez eta norbait izan beharraz ere mintzo da antzezlana. Bidaia horretan, aitorpen, negar, txorakeria, abesti eta barre artean, gure bi protagonistek daude.”

Lanaren korapiloa honako hau duzue: “Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatuko dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartuko dira. Euren burua patuaren esku uztea erabakiko dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren deskubrituko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume…”

Ainhoa Artetxek eta Graciela Donizek osatzen dute Khea Ziater konpainiaren film eszeniko honen aktore taldea. Khea Ziaterren proposamenek “kode eszenikoen eta zinematografikoen arteko harremana bilatzen dute, estetika indartsua eta narratiba berezi eta bereizgarria duen antzerkia sortzeko. Baita soinu-giroen lan landua ere.”
Dramaturgia eta zuzendaritza Alex Gerediagarena da, eszenografia eta jantzien diseinua Azegiñe Urigoitiarena, argiztapena Oier Ituarterena, bideoak Jesus Pueyorenak eta soinua Ibon Aguirrerena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button