eszena

“Harri, orri, ar” eta “Burbujas de papel” ikuskizunak, Dantza Zirkuituaren eskutik

“Harri, orri, ar” eta “Burbujas de papel” ikuskizunak, Dantza Zirkuituaren eskutik

Bartzelona eta Girona artean egoitza duen Múcab Dans taldeak Burbujas de papel lana taularatuko du Eibarko Coliseo Antzokian, eta Gernikako Lizeo Antzokian, larunbatean, 20:30ean, eta igandean, 17:00etan, hurrenez hurren.

Eibarren, halaber, ostiralean, Dantzaz Konpainiako Jorge Jauregi, Les Vikings eta Paolo Mohovich koreografoek Harri, orri, ar aurkeztuko dute, 20:30etik aurrera. Aipatutako ikuskizun guztiak Dantza Zirkuitua egitarauaren baitan egingo dira.

Obren harira, Burbujas de papel dantza, musika eta multimedia batzen dituen lana da, eta partaidetza eta interaktibitatea sustatzen ditu. Familia osoarentzako dantza-ikuskizuna da; Familientzako Ikuskizun onenaren saria jaso du Gaztela eta Leongo 2014ko Antzerki Azokan.

“Proposamen bisual eta plastiko honetan, haurraren (eta helduaren) irudimenarekin jolasten da, eta dena posible den leku batera eramaten gaitu. Ibilbide bat egiten da, askotariko burbuilez —xaboizkoak, digitalak, paperezkoak, globo fosforeszenteak…— betetako mundu fantastiko batean zehar”.

Dantzaz konpairen Harri, orri, ar obraren sinopsia, berriz, hau da: “Atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna, guztiek dute lekua sormen honetan. Jolas tradizionalean gertatzen den bezala, hauskortasunak (papera), batzuetan indarra (harria) gainditzeko ahalmena duela gogorarazten digu”.

Dantza Zirkuitua-k bidalita // 2017-05-15 · 11:01:58

Bidali zure albistea >>