eszena

DNA Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiak bi ikuskizun aurkeztuko ditu igandean Iruñeko Baluarten

DNA Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiak bi ikuskizun aurkeztuko ditu igandean Iruñeko Baluarten

Maiatzaren 20tik ekainaren 3ra bitartean, DNA 2017 - Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdia egingo da bederatzi udalerritan: Iruñea, Barañain, Huarte, Noain, Atarrabia, Lesaka, Aoiz, Altsasu eta Tutera.

Hala, igandean, maiatzak 21, DNA Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiak Eduardo Fukushima brasildarraren Homem Torto ikuskizuna aurkeztuko du Iruñeko Baluarteko Areto Nagusian, 18:00etan.

Baluarteren arabera, “Homem Torto dantza asimetriko ikuskizuna da, bertan gorputz indartsuen kemenaz hornitutako gorputz ahula aurkezten da. Sortze hau aurkakoen enfrentamendua du oinarri: gogortasuna eta gozotasuna, ahultasuna eta indarra, publikoarekin hurbiltasuna eta urruntasuna, oreka eta desoreka, mugimenduaren arintasuna eta haustura, gorputzaren barnealdea eta kanpoaldea”.

Baluarten, halaber, bigarren ikusgarri bat izango da igandean, 20:00etan: Gilles Jobin suitzarraren Força Forte. “Pantailan proiektaturiko gorputz birtualak benetakoak bihurtzen dira oholtza gainean Suitzako The Young Gods musika talde mitikoko buru Franz Treichler-en jatorrizko musikak lagundurik”

Larunbatean hasiko da baina, jaialdia: Uharteko Uharte Zentroan, coLABoratorio konpainiak Aperitifak aurkeztuko du, 12:00etan. Iruñean, berriz, bi emanaldi izango dira: 17:00etan, Katakrak gunean, Kataluniako Societat Doctor Alonsok Anarchie antzeztuko du, eta 20:00etan, Baluarten, Taiwango Cloud Gate Dance Theatre konpainiak Rice eskainiko du. Azkenik, Altsasuko Iortia Kultura Gunean, 20:00etam, Kukai Dantzaren Oskara Plazara ikusi ahalko da.

Egitarau osoa hemen.

Nontzeberri-k bidalita // 2017-05-16 · 13:38:35

Bidali zure albistea >>