MUSIKA

“Katapulta Tour Gipuzkoa” zirkuituak hiru kontzertu eskainiko ditu egunotan

Hernanin kokaturik dagoen Chillida Leku museoan, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituak hiru kontzertu eskainiko ditu ekainaren 24, 25 eta 26ean.

Hala, ekainaren 24an, Sara Azurza musikaria arituko da. Ramona´S First Evil Boyfriend eta Martin De Marte hurrengo egunean, eta 26an, Mugan eta Mihise taldeek kontzertua eskainiko dute.

Sara Azurza abeslari donostiarra 17 urterekin hasi zen oholtza gainean. Iker Laurobarekin eman zituen lehen pausuak eta, ondoren, beste abeslari eta talderekin ere elkarlanean aritu zen: Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowleyrekin, besteak beste. 2018an bere lehen bakarkako lana aurkeztu zuen: Theorein. Euskarazko eta ingelesezko bost abestik osatzen dute diskoa.
Ramona’s First Evil Boyfriend, Andrea Pozok (Azkoitia) eta Josemari Unanuek (Hendaia), apirilean, konfinamentu garaian, sortutako duo bat da.
Kaixo Lagun albumarekin hasi zuen Martin Muruak (Martin de Marte) bere ibilbide martetarra 2018. urtean. 2020an Red River Ride lan berria plazaratu zuen.
Mugan taldeko Pablo Zurutuza 2017ko udan ausartu zen lehen aldiz abestiak sortzen, gitarra eta ahotsa baliatuta. Lehen kantu horiek bere lagun Joseba Pastorri erakutsi eta hark baxu elektrikoa gehitu zien. Gerora Mugan taldea izango zenaren lehen haziak izan ziren.
Azkenik, Usurbilgo Hotzikara taldeak joera aldaketa bat izan zuela baliatuz sortu da Mihise eta ia bost urtez landutako bidaia bat proposatu dute Kronik@ izena duen diskoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button