BERTSOTAN

Gai-jartzaile Eskola abiatuko du Bertsozale Elkarteak

Zortzi saioko Gai-jartzaile Eskola jarriko du martxan Bertsozale Elkarteak, urrian. Ekimenaren xedea da plazako gai-jartzaileen lanari eta ofizioari prestigioa ematea.

Horrekin batera beste bi helburu ere izango ditu: gai-jartzaile taldea trebatzea eta plazen inguruko gogoeta bideratzea. Hori guztia hileroko maiztasuna izango duten zortzi saiotan egingo da, eta Josu Goikoetxea gai-jartzailea izango da zuzendaria; ibilbide luzeko gai-jartzailea da Goikoetxea.

Saioak tematikoak izango dira, eta bertsolari eta idazleek parte hartuko dute, besteak beste, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Iñigo Aranbarri, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Amets Arzallus.

Ikastaroaren edukien harira, askotariko gaiak jorratuko dira: gaien planteamendua, gorputz espresioa, hitzen erabilera ideologikoa, literaturaren eragina…

Ikastaro interesgarri horretan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 22a baino lehen.

Informazio gehiago: bertsozale.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button