BESTELAKOAK

“Jatorrira itzultzea” artista nafarrei zuzendutako deialdia

MD kolektiboak ekimen interesgarri bat burutu nahi du Nafarroako artista guztiekin. Artisten parte hartzea eskatzen da erakusketa kolektibo ibiltaria osatzeko. Hona hemen deialdia:

“Deialdi hau adin guztietariko artista nafarrei luzatzen diegu, bereziki bestelako inguru sozial edo kulturalen batean bizipen esanguratsuak bizitakoei. Inguru desberdin horien eraginik islatzen duten arte-lanak aurkitu eta ezagutarazi nahi ditugu, aztertu eta erakusketa ibiltari batean Nafarroako hainbat lekutan aurkezteko. Jatorri bertsuko artisten esperientzia ezberdinen arteko elkarrizketa burutzeko aukera eskaintzen dugu, artiston ibilbide anitzak alderatzeko esparru bat ezarriz.
Diziplina ezberdinetan egindako proposamenak jasoko ditugu, hala nola pintura, eskultura, grabatua, marrazkia, ilustrazioa, argazkilaritza, collage, diseinua, bideoa eta instalakuntza.
Proiektu artistikoentzako deialdia uztailaren 30 arte dago irekia. Zuen proposamenen zain gaude!”

Arauak eta informazio gehiago laster: www.regresoalorigen.blogspot.com  Edozer gauza galdetu nahiez gero: elregresoalorigen@gmail.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button