IKUS-ENTZUN

“How Green Was My Valley!” filmarekin amaituko du denboraldia Kresala zineklubak

John Ford zinegilearen How Green Was My Valley! (1941) film klasikoarekin amaituko du gaur Donostiako  Kresala zineklubak denboraldia, Trueba aretoetan, 19:30ean. Diego Soto zinema gidoigile eta TCM kateko komunikazio-arduradunak aurkeztuko emanaldia.

Filmak hauxe kontatzen du, Kresalaren arabera: “Gales herrialde meatzari herri batean Morgan familia bizi da, denak meatzariak izateaz arro, tradizioen eta familiaren elkartasunaren lagun. Hala eta guztiz ere, soldata jaitsierak liskarra eragingo du aita eta semeen artean; azken horiek langileen sindikatuaren elkartasuna ugazabari aurre egiteko modu bakarra dela uste badute ere, familia buruak ez du ez sindikatuez ezta sozialismoaz ere ezer jakin nahi”.

Film Onenaren Oscar Saria jaso zuen John Forden lanak 1941ean, Orson Wellsen Citizen Kane lanaren aurretik. Richard Llewellyn idazlearen izenburu bereko eleberrian oinarritua, melodrama bikaina da; filma emozio humanoz betea dago: erromantzea, gatazka…

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button