BESTELAKOAK

“Hondar artean” proiektua, Donostian

Hondar artean Saharako herriaren egoeraren nondik norakoak ezagutzera eman nahi ditu.  Bertan, “ondo baino hobeto islatzen baititu Europako leku askotan eta mundu osoan barna gertatzen ari diren bidegabekeriak eta desorekak”.

Programak hainbat gairen inguruko hausnarketa egin nahi du eta horretarako lankidetza, nazioarteko ordena, bakearen eraikuntzan emakumeek duten papera eta giza eskubideak aztertuko dira hainbat jardueren bidez (zinema, musika, arte plastikoak eta tankera horretako adierazpen artistikoak).

Hondar artean proiektua Donostia 2016k eta San Telmo Museoak antolatu dute hainbat eragile eta erakunderen laguntzarekin, eta hogei jarduera kultural baino gehiago eskainiko ditu Sahara abiapuntu bezala hartuta. Tuiza jaima da proiektuaren gune nagusia eta uztailaren 3ra arte egongo da museoan. Tuiza Federico Guzmán artistak, Bojadorko errefuxiatu sahararren kanpamenduko Anna Lindhen tailerreko emakumeen laguntzarekin eraikitako jaima bat da. Artelan hori Donostia 2016 Fundazioak ekoitzi du, Reina Sofía museoarekin batera.

Programazioaren barruan Feminismoei eta erresistentziari buruzko solasaldiak programatu dira, bai eta Garapenaren helburuak izeneko mahai-ingurua. Hondar artean zinema-zikloaren barruan, Sahararrek egindako edo Sahara gai duten filmak pantailaratuko dira, tartean, Leyuad filma. Hauez gain, hondarrean marraztu arte-tailerra edota familia-lantegiak ere programatu dira.

Ekitaldi berezi horien xehetasunak hemen jaso ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button