ESZENA

Euskarazko antzerki esperimentazioa, Usurbilen

Khea Ziater taldeak Satisfaktion izenburuko obra taularatuko du, gaur, irailak 10, Usurbilgo Sutegin, 20:30ean. Antzezlana Topa Eszenika topaketaren seigarren edizioaren baitan egingo da.

Topaketa horrek gaur hasi eta hilaren 13ra arte iraungo du, eta euskarazko antzerki esperimentazioa du ardatz. Hala, ikuskizunak ez ezik, mahai-inguruak ere izango dira; Antzerki Ekintzak ondu du, Usurbilgo Udalaren eta EHAZEren babesarekin.

Alex Gerediagak zuzendu eta Maria Urzelaik antzeztutako formatu txikiko antzerki lana da Satisfaktion. Azegiñe Urigoitia jantziez eta eszenografiaz arduratuta da, eta Oier Ituarte, berriz, argiztapenaz.

Obraren sinopsiak honela dio: “Kriss eskarmentudun aktoresa da, urteak daramatza mota guztietako lokaletan bere obrak antzezten. Orain dela gutxi, haurdun zegoela eta, arrakastara zuzenean eramango zuen proiektu bati ezetza eman behar izan zion, zuzendari ospetsu baten pelikulako protagonista izateari, alegia. Gaur bere berragerpenaren eguna da eszenatoki gainean, antzeztu gabe gelditu zen prostitutaren pertsonaiari bizitza emanez”.

Hurrengo egunetan obra hauexek aurkeztuko dira: hilaren 11n, Amets Zirkoa Salgai (Aldatzen Laguntzen); 12an, Hitzak (Hika Teatroa); eta, azkenik, 13an, Etzi (Dar-Dar Produkzioak).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button