ikus-entzun

Fant jaialdiak Sean Brosnan zinegile estatubatuarra sarituko du

Fant jaialdiak Sean Brosnan zinegile estatubatuarra sarituko du

Sean Brosnan (AEB, 1983) zinegileak Fantrobia saria jasoko du -Pierce Brosnan aktore ezagunaren seme da-, maiatzaren 5etik 12ra bitartean egingo den Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XXIII. edizioaren baitan. Sari horren bidez, jaialdiak genero fantastikoan etorkizun handia duten profesionalak saritu nahi ditu.

Zuzendari sarituaren lehendabiziko lan luzea, My Father Die (2016), hain justu, maiatzaren 9an pantailaratuko du Fantek, Golem aretoetan, 20:00etatik aurrera. “AEBetan, kritika onak jaso dituen proposamen odoltsua”.

Pierce Brosnan aktorea aita izaki, zinegileak ondo ezagutzen du zinearen industria, izan ere, 2012an, Knightmarcher izeneko ekoizpen etxea eratu zuen. Aurretik, poesia eta antzerkia ikasi ostean, aktore aritu zen zenbait telesail eta antzezlanetan.

Seanek idatzi eta zuzendu zuen lehen lana The Kid film ertaina izan zen, zeinak hainbat sari jaso zituen. Horretaz gainera, hainbat film labur idatzi ditu.

Fant jaialdia-k bidalita // 2017-04-05 · 09:26:07

Bidali zure albistea >>