ikus-entzun

“Lacombe Lucien” filma pantailaratuko du Fas zineklubak

“Lacombe Lucien” filma pantailaratuko du Fas zineklubak

Aste Santuaren ostean, apirilaren 18an, Bilboko Fas zineklubak Louis Malle zinegile frantziar klasikoaren Lacombe Lucien (Frantzia , 1974) filma aurkeztuko du El Carmen aretoan, 19:45ean. Jose Mari Ugarte zineklubeko kideak aurkeztuko du emanaldia.

Bigarren Mundu Gerrako Frantzia okupatuari buruzko lana da Lacombe Lucien, izan ere, Mallek bere ikuspegi pertsonala azaltzen du filmaren bidez, garai hura desmitifikatzeko asmoz.

Fas zineklubaren arabera, “bide batez, naziekin elkarlanean aritzeak sentiarazten dituen emozioen prozesu psikologikoak aztertzen ditu, izugarrizko autoritarismopean gerta daitekeen moduan. Ez du epaiketarik egiten, ekintzen erakusketa soila baizik”.

Aktore amateurrekin filmatutako lana da, eta argazkigintza eta musika azpimarragarriak dira. Filmak hauxe kontatzen du: “1944ko udan, Frantzia okupatuaren garaian, herri txiki batean. Lucien Lacombe, 18 urteko gaztea da, garbiketa lanetan dabilena eta analfabetoa. Aita Alemanian preso, Erresistentzian parte hartzeagatik. Bitartean amak bere nagusiarekin harreman intimoak ditu. Lucien gazteak Erresistentzian parte hartu nahi du, baina ez dute onartzen”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Nontzeberri-k bidalita // 2017-04-11 · 10:32:51

Bidali zure albistea >>