ikus-entzun

Bi euskal zinegileren filmak lehiatuko dira estreinakoz FANT jaialdiaren Sekzio Ofizialean

Bi euskal zinegileren filmak lehiatuko dira estreinakoz FANT jaialdiaren Sekzio Ofizialean

Haritz Zubillaga zinegile bilbotarraren lehenengo lan luzea, El ataúd de cristal (Espainia, 2016), eta Bilbon jaiotako Roberto San Sebastianen lehenengo filma, La noche del Virgen (Espainia, 2016), maiatzaren 5ean hasiko den FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioko Sekzio Ofizialean lehiatuko dira.

Zubillgaren lanak, limusina batean bahitutako emakume baten istorioa kontatzen du. El ataúd de cristal filmak sekulako kritika onak hartu ditu; bilbotarraren aurretiko film laburrek ere hainbat laudorio jaso zituzten: Las horas muertas (2007) eta She's Lost Control (2010), zeinak kultuzko  lan bihurtu diren. Roberto San Sebastiánen La noche del Virgen, berriz, odol eta izerditan blaituta datorren filma da. Filmak dagoeneko, 12 sari jaso ditu.

Sekzio Ofiziala ondoko filmekin osatuko da: A.D. Calvoren Sweet Sweet Lonely Girl (AEB, 2016), Yeon Sang-horen Seoul Station (Hego Korea, 2016), Billy O´Brienen I Am Not a Serial Killer, Victor Dryereren 1974 (Mexiko, 2016), Geoff Redknapen The Unseen (Kanada, 2016), Alice Loweren Prevenge (Erresuma Batua, 2016), Taneli Mustonenen Lake Bodom (Finlandia, Estonia 2016), Jeremy Gillespieren eta Steven Kostanskiren The Void (Kanada, 2016), Colin Minihanen It Stains the Sands Red (AEB, 2016) eta Nicolas Pesce zinegilearen The Eyes of my Mother (AEB, 2016).

Film laburren atalean, bestalde, 21 lan lehiatuko dira, 11 euskal zinegileek egindakoak, hauexek: Bestealdetik, Mar Gonzalez Ruiz de Larramendi; Bright Lights, Maria Zabala; Decorado, Alberto Vazquez; Extático, Azahara Gomez; Ihesa, Alejandro Diaz Castaño, Jules D., Norma Vila; Nunca pasa nada, Javier Prieto, Precious Moments, Asier Iza, Si la oscuridad nos lleva, Mikel R. Alonso, Ulises, Aitor Gutiérrez eta Villa Mnemósine, Rubén Salazar.

Horretaz gainera, profesional baten ibilbide osoa sarituko duen FANTastikoaren Izarra saria bananduko du FANTek aurten lehenbizikoz. Sari hori Barbara Crampton antzezleak jasoko du, zeinak Beyond the Gates (Jackson Stewart) bere azken lana aurkeztuko duen Bilbon. FANTek, azkenik, Ohorezko bi FANT sari  bananduko ditu, Terele Pávez antzezleari eta Pedro Rivero zuzendariari. 

Informazio guztia hemen: fantbilbao.eus.

InfoBilbao-k bidalita // 2017-04-11 · 14:01:29

Bidali zure albistea >>