BERTSOTAN

Eskolarteko berria herrialde guztietan

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatuko dute lehen aldiz, herrialde guztietan oinarri nagusi berak konpartituko dituen Eskolartekoa. Barikuan hasiko da, martxoak 7 eta ekainaren 21era bitartean luzatuko da.

Gazteek urtean zeharreko bertso merendu eta gazteen saioez gain, 15-18 urtekoek Txapelketan ere parte hartzeko aukera izango dute, nahi duten rolean: bertsolari gisa zein gai-jartzaile gisa. Kanporaketak herrialdeka egingo dira, formatu goxoan: bertso afariak zein bertso merenduak eginez, edo saioak eskainiz areto txikietan.
Herrialdetako finalak, berriz, oholtzan izango dira, herrialdeko Bertso-eskolen Egunaren baitan.

Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 21ean izango da, Orion.

Kanporaketak eta bestelako datuak hemen begiratu ahal dituzue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button