ESZENA

Bi obra taularatuko dira asteburuan Pabiloi 6 aretoan

Proyectos Personales konpainiak Lo que ocurre dentro izeneko obra antzeztuko du Bilboko Pabiloi 6 aretoan, azaroaren 16 eta 17an, 20:00etan. Sergio Rubiok zuzendua, eta Ales Furundarena eta Javi Parra antzeztua, errealitateari eta begiradari buruzko umore krudelezko istorioa kontatzen du obrak.

Hain zuzen ere, zaindarien eta zainduaren arteko harremana jorratzen du istorioak: “Bi lelok, Jose Andres eta Alberto, Miranda zaintzen dute autotik. Emakumearekin amesten dute. Guztiaz eta guztiez trufatzen dira harrotasunez. Hala, zaindarien eta zainduaren arteko harremana obsesioz eta desioz beteriko istorio asaldatua bihurtuko da”.

Azaroaren 16an, halaber, Leire Uchak antzeztutako Qué te pasa Amy? obra ere ikusi ahalko da, 20:00etan.

Antzezlanak euskarazko bertsio ere badauka, eta Amy Winehouse kantari ingelesarekin tematua dagoen neska baten istorioa kontatzen du: “Dasyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Haren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta badoa Londresera, Edgwareburyko kanposantura. Hilobi parean zera galdetzen dio: Amy, zergatik ez zinen zoriontsu? Sekulako ahotsa zenuen. Hemendik aurrera irrika, frustrazioa eta bizitzaren borrokaren inguruko obra garatuko da, puntu gazi-gozoak eta umorea ere uztartuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button