BERTSOTAN

Emakume bertsolarien testurak

Testurak saioetan emakumeek emakumeen artean kantatzea da helburua. Testuak izango dira oinarria eta horiek baliatuz bertsoetara saltoa egingo dute bertsolariek. Bihar izango da lehen saioa Eibarren, Andretxean, Ainhoa Agirreazalgi, Onintza Enbeita, Izarne Zelaia eta Saioa Alkaizarekin.

Urrian, azaroan eta abenduan ere izango dira saio berezi hauek. Urriaren 5etan, Ermuan, Oihana Bartra, Miren Amuriza eta Ane Labakarekin; 28an Ondarruko Etxelilan, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Eli Pagolarekin; Azaroaren 9an, Azpeitiako Emakumeen Txokoan, Maialen Akizu, Rosi Lazkano, Ane Labaka eta Onintza Enbeitarekin; 11n, Arrasateko Emakumeen Txokoan, Maider Arregi, Nerea Elustondo, Oihana Bartra eta Ainhoa Agirreazaldegirekin; 18an Durangoko Andragunean, Miren Amuriza, Saioa Alkaiza, Rosi eta Alaia Martinekin; eta abenduaren 1ean Basauriko Marienea Basauriko Emakumeen Etxean, Eli Pagola, Maider Arregi, Oihana iguaran eta Izarne Zelaiarekin.
Saio guztiak 19:00etan izango dira.

Informazioa Argian irakurri dugu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button