ARTEA

Jaten ematen dizun eskuari hozka

New Yorkeko SoHo auzoa eta hirurogeien amaieratik laurogeien hasierarainoko espazio eta denbora hori kontuan hartu beharko dugu artistaren ibilbidea ulertu ahal izateko.
Hirurogeita hamarren hasieran bideoak egiten hasi zen. Bere lana kontzeptuala zen, eta euskarri berriarekin esperimentatzeko asmoa zuen, abangoardiaren ildotik. Bideo-artearen lehendabiziko urteak izan ziren.

1976an Davidovich-ek Cable SoHo sortzen lagundu zuen. Urtebete geroago Artist Television Network (A.T.N.) sortu zuen, esperimentatzeko eta telebista irekia eta artea zabaltzeko gai izango zena egiteko asmoz.
SoHo Television, kable bidezko sarbide publikoko telebistarako proiektua izan zen, Manhattan-en. Bere programa 1984. urtea arte luzatu zen eta, besteak beste, bideo-artea landu zuen. Han ikusi ziren inoiz egin diren lehendabiziko musika-bideoak, eta baita Laurie Anderson, John Cage, Vito Acconci eta beste artista batzuen saioak eta haiei egindako elkarrizketak ere.

1979 eta 1984 bitartean, Jaime Davidovich-ek The Live! Show egin zuen, astean behingo telebista saioa, askotariko magazine baten formatua erabiliz. Telebistaren eredu formala eta abangoardiako gertakizunak elkartzeko gai zen saio honek, satira politikoa, artearen munduarekiko begirada ironikoa eta gizarteari buruzko gaiak biltzen zituen, gainera, eta ordura arte inoiz egin gabeko zerbait lortu zuen, hots, artea telebistan sartzea.

Artium-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button